Big Bangen oihartzunak.

Argitalpenaren data: Mar 19, 2014 9:5:6 AM

Big Banga edo Leherketa handia, Unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bati emandako izena da. Eredu zientifiko baten izena da.Unibertsoa gero eta zabalagoa denez, hasieran unibertso osoa puntu batean batuta zegoela pentsatzen da. Denbora-espazio batasun batetik abiatuta leherketa moduko bat egon zen hasieran eta unibertsoko materia eta energia guztia elkarrengandik aldentzen hasi zen eta aldentzen ari zen heinean hozten.